|

Igarotako abenduaren 14an burutu ziren Barakaldoko udaletxean bertako hauteskunde sindikalak. Udal administrazioa osatzen duten 630 lagileetatik %77,94k baliatu zuen bozka eskubidea eta honako hauek izan ziren suertatutako emaitzak: CCOO sindikatuak 6 delekatu eskuratu ditu (2007an baino 2 gutxiago), ELA sindikatuak 4 delekatu lortu ditu (2007an delekatu kopuru bera eskuratu zuen). LAB-ek ordea, 2007an eskuratutako 3 delekatutatik 4 delekatuetara igaro da. UGT-k ere gora egiten du. 2 delekatu izatetik, 3 izatera igaro da. Bozka baliogabeak 14 izan dira eta txuriak ordea, 17.
LAB sindikatuaren balorazioa
119 bersarkada eta esker on konfiantza guregan jarri duzuenentzat eta gure balantzea, analisia eta proposamenak konpartitzen duzuenentzat, 4 urte lanean irago ostean.
Hauteskunde hauek garatu diren abagunea ez da hoberena izan espektatibak ezta lan baldintzak ere hobetzeko; garai gogorrak dira eta pixkana pixkana eskubideak galtzen ditugu, aberatsak gero eta aberatsagoak diren eta gutxi dutenek gero eta gutxiago duten bitartean eta, aldi berean, gero eta nabarmenago suertatzen da kasta politikoa interes ekonomikoen menpe dagoela.
Hala ere, Euskal Herrian garai berri bat irekitzen ari da, ziklo berria eta konponbiderako itxaropena, arazo politikoen aurrean ez ezik egoera ekonomikoa ere aldatzeko eta gure Herriaren baliabideak langileen eta gizarte beharren zerbitzura jar daitezen.
Aurreko koadroan ikus daitekeen moduan, sindikal hauteskundeen emaitzen bilakaerak gorantzko joera markatzen du ELArentzat (13 boz gehiago eta delegatu kopuru berdina) eta UGTentzat (17 boz gehiago eta delegatu bat gehiago). Gure aldetik, LABek 34 boz gehiago lortzen ditu eta delegatu bat gehiago, 2003ko hauteskundeetatik bilakaera positiboa baieztatuz. Bostgarren delegatua ateratzeko bost bozka baino ez ditugu falta izan. Behera egiten jarraitzen duen sindikatu bakarra CCOO da (17 boz gutxiago eta 2 delegatu gutxiago).
Nolanahi ere, oso positibotzat jotzen dugu sindikatu guztiek beren balorazioetan lan egiteko joera erakutsi izana. Konpromisoa horixe izan bedi eta era baterakoian egin dezagula, zuek guztiekin batera protagonista nagusienak zarete eta. Ondo izan.
|