EH Bilduk e Irabazik 20 emendakin baino gehiago aurkeztu dizkiote udal zerga eta prezio publikoen proiektuari Inprimatu
2018/10/20

Barakaldoko udala

EH-Bildu eta Irabaziren oharra:

EH Bilduk eta Irabazi Barakaldok 20 emendakin baino gehiago aurkeztu dizkiote 2019.ko EAJk aurkeztutako udal zerga eta prezio publikoen zirriborroari. Gobernu taldeak aurreko urteetan ezkerreko koalizioek aurkeztutako hamabost neurri berdinak edo oso antzekoak sartu ditu. Proposamen hauek erabat deuseztuak izan ziren aurreko urteetan EAJ eta PSEren egonkortasun akordioaren partez.

Elkarrekin aurkeztutako emendakinak "fiskalitate progresibo baten alde aldaketarako bidean" doazela baieztatu dute ezker koalizioek. Horrela adierazi du EH Bilduren zinegotzia Iker Rahonak: "neurri gehienak izaera sozial argia dute". Adibidez, OHZren tasa orokorra mantentzea proposatzen dute, estolderia-tasarako deskontuak errentaren arabera, hobariak birziklatzen dutenentzat, edota TAOren lehenengo 15 minutuak doan izatea.

Aurkeztutako emendakinek "oso egoera txarrean dagoen merkataritza txikiaren" alde ere egiten dutela azpimarratu dute bi erakundeek. Norabide berean, Eder Álvarez Irabaziren bozeramaleak adierazi du EAJk proposatutako merkataritza txikiarentzat OHZren tasaren jaitsierarekin bat datozela, baina "ez dugu ulertzen lehenago egin ez izatea, bi urtez jarraian uko egin baitiote gure proposamenari". Álvarezek aurreratu du erabili gabe dauden eta espekulazio urbanistikora bideratuta dauden orubeen gainean, gune komertzial handietan, edota kutxazain automatikoen tasatan presio fiskala handitzea proposatuko dutela. Balantzaren beste aldean, lokaletako irisgarritasuna hobetzeko lan tasetan %50a salbuespena proposatzen duten neurriak, TAOren merkatari urteko txartela, estolderia-tasan sortze-berrientzako edota kontratazio mugagabeentzako neurriak aurkeztu ditu.

Merkatu fiskalaren aldaketa sakona

Bi taldeek adierazi dutenez, "hobetzeko alde handia dago zerga progresiboak eta birbanatzaileak lortzeko bidean". Álvarezen ustez, hitzik esan gabe aurreko bi urteetako ukazioaren ostean, bi erakundeek lehenago proposatutako neurrien onarpenak agerian uzten du "zuzen geundela". Era berean mintzatu da Rahona, eta osoko emendakinarik aurkeztuko ez dutela adierazi du: "borondate oneko keinu hau aditzea izatea espero dugu".