Publizitatea
Bannerra
Irabazi Barakaldok prozesu parte-hartzaile bat eskatu Lutxanako udal lokal berriarekin zer egin erabakitzeko PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/01/10

Nota de Irabazi:

Irabazi Barakaldok prozesu parte hartzaile bat abiaraztea proposatu du, Lutxanako herritarrek erabaki dezaten zertan erabiliko duten udalaren lokal berria. 934 metro erabilgarri ditu, eta Euskaldun Berria kaleko eraikin berrietan dago.

Ezkerreko koalizioak —Ezker Anitzak, EQUOk eta independenteek osatua— proposamena egin du Lutxanako herritarrek erabaki dezaten zertan erabili udalaren lokal berria; Sefanitro zeneko lurretan dago. Koalizioko bozeramaile Eder Alvarezek gogorarazi du Barakaldoko Udalak "zor historikoa" duela Lutxanako auzoarekin, "beti egon baita urri zerbitzu publikoz".

Alvarezek uste du udalak "aukera paregabea" duela auzoko bizimoduaren alde egiteko. Bozeramaileak dioenez, "Lutxanan dikotomia bat dago: elkarte ugari daude eta lokal gutxi dituzte". Bestalde, gogorarazi du bestelako zerbitzu publikoak falta direla, eta Andikollanoko arrapala mekanikoen inaugurazioa ekarri du hizpidera: "Beharrezkoak, Lutxanako herritarrek Llanoko osasun etxea eskura edukiko badute".

Prozesu parte hartzaile integrala

Amaitzeko, Alvarezek eskatu du prozesurik izango bada "herritar soslai guztietara" irits dadila. Koalizioko bozeramailearen ustez, "funtsezkoa da gazteen eta adinduen premiak aztertzea, beti gelditzen baitira albo batean horrelako prozesuetan". "Dena den, erabaki hori kontsentsuz hartu behar da, eta ideien lehiatik kanpo egon behar du".

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Abuztua 2019 Iraila 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.