Publizitatea
Bannerra
Lan baldintza duinak, Zorrotzan geralekua, L3aren ebaluazioa herritarrekin eta mugikortasun plana 2020 baino lehen, EH Bilduren akordiorako eskaintza. PDF fitxategia Inprimatu E-posta
2019/03/12

K-bus geltikia

Otsaileko osoko bilkuran oposizioak aho batez, KBUSaren esleipen berria mahai gainean uztera behartu eta gero EAJk martxoaren 12rako berriz ere Batzorde Informatiboa deitu du, Udal Taldeekin hartu-emana izan gabe, nahiz eta egingo zuela esan publikoki. EH Bilduk udalbatzaren ostean esandakoari berretsi dio eta uztailean idazten bukatu zen kontratua hauteskundeak baino 2-3 hilabete baino lehenago aurkeztea “kutsu elektoralista” duela uste du alderdi soberanistak.

EH Bilduren ustez, EAJren instituzioaren erabilera partidista ezin dute herritarrek ordaindu, horregatik berretsi da bere posizioan. “KBUSaren proiektu berriak gabeziak ditu, nabarmenak gainera”, eta EAJri dei egiten dio akordia erdiestera. Ezkerreko soberanisten jarrera oso argiak izan da, eta eskaintza egiten dio Udal Gobernu Taldeari baldintza hauekin:

  1. KBUSaren langileek lan baldintza duinak eduki behar dituzte, egun sektoreko kaxkarrenak baitituzte. Horrek kontratuan islada izan behar du, eta kontratuaren indarraldian zehar aldaketak egin behar badira, baldintzen hobekuntza adosten badute langileek eta enpresak, hau egiteko konpromisoa eskatzen dio EAJri.
  2. L3aren inguruko zerbitzuaren diseinuaren inguruan ez da inolako parte hartzerik egon. Zerbitzuaren nolakotasunaren inguruko ebaluazio parte hartzailerako eskaintza egiten dio EH Bilduk udal gobernuari. Zerbitzua martxan jarri eta sei hilabeteetara Burtzeña, Kadagua, La Constancia eta Kastrexanako auzotarrekin kontsulta-prozesu bat martxan jarriz, zerbitzua hobetzeko asmoarekin.
  3. L1 eta L3 Zorrotzako Fray Juan kalean dagoen biribilguneraino heltzen dela baliatuta, Bilboko Udalarekin batera bertan bertan geltoki bat jartzearen aukera aztertzeko konpromisoa. Horrela 10.000 erabiltzaile potentzialetarako zerbitzua eskaini ahal izango du KBUSak.
  4. 2020. urtea hasi baino lehen Mugikortasuna planaren esleipena martxan jartzeko konpromisoa eskatzen dio EH Bilduk Udal Gobernuari. Bizkaian Bilbok eta Getxok badute plana. Borondate politikoaren eza da oraindik ere planik ez edukitzearen arrazoia koalizioaren ustez.

Iruzkinak (0)

Iruzkina idatz ezazu

laburra | luzea

busy
 
Loading..
Urria 2019 Azaroa 2019
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31
Egun hauetan ez dago ekintza programaturik
Ikusi agenda osoa

Get Flash to see this player.