Jadanik Beurko Bagatzako jaiak gertu ditugula ohartarazi du auzoko kultur bilguneak . Egunetako lana izaten da urteroko jaien prestakuntza, horregatik ahal bezain pronto lanean jartzeko deia luzatu dute bilgunetik. Lehengo hitzordua ostegunean finkatua dago, irailaren 2an atsaldeko 19:30etan Ibarra-Kaldu dantza taldeko aretoetan. "Gure helburu nagusia auzokideen herritarren partehartzea da, norberak bere kolore eta interesekin benetako herri koloretsu eta zabala egiteko, non danok batera kalea gurea egingo dugun" baieztatu dute bilgunetik eta lan filosofia hau hartutako batu eta antolatzeari ekingo diote. Bilguneko lagunen aburuz, aurten ere udalaren partetik trabak aurreikusi daitezke, baina ez dute etsipena onartuko. "Betiko moduan (udalean) onartu beharko dute, auzoa auzotarrena dela eta aurrera egingo dugula, urtero urtero bezala". Jai herrikoiak bultzatzea, auzoa eraldatzea dela jakin badakite auzokideek eta lanari ekingo diote ostegunetik aurrera. Hortaz, egitasmo kolektibo honetan parte hartzeko gogotsu zabiltzaten guztiok badakizue jai batzordeko ateak parez pare zabalik topatuko dituzuela.
Gaur goizean Barakaldoko Txosna Batzordeak komunikabideak prentsaurreko batera deitu ditu 2010eko Karmengo jaien inguruko hainbat puntu argitzeko. 1. Iragarri den moduan, aurki onartuko den txosna-auraudia arbuiatu dute, batez ere, txosnetako aferei dagokiona 2. Barakaldoko udaletxetik esan da aurtengo jaiak azken urteetan partehartzaileenak direla. Txosna Batzordetik argi utzi nahi izan dute baieztapen hori ez dela egia, izan ere, jaietarako ekimenak egiten 57 elkarte dauden arren, hauek ez daukate jaietarako aurrekontuetan erabakitzerik, azken hitza udalarena izanik. 3. Jaiak herriarenak eta herriarentzat direla adierazi dute eta, honen harira, Barakaldoko jaietarako proposatzen den jai eredua agortua dagoela esan dute jai eredu berri bat proposatuz, partehartzaileagoa, parekidea eta euskalduna. 4. Asteburuko gertaerak salatu dituzte, non udaletxeko “garbiketa brigada” langileek txosna batzuetako dekorazioa guztiz txikitu duten. Hona hemen Gorka Serna bozeramalearen adierazpenak
Serán muy poquitas las personas que no conozcan a Lope, pregonero elegido por la comisión de fiestas y "ratificado" por el Ayuntamiento. Las personas que conformamos herriKolore escuchamos un pregón repleto de contenido social pero no nos conformamos con el breve discurso y hemos querido conocer en mayor profundidad a este singular barakaldés. Singular decimos porque en estos tiempos que corren en los que la solidaridad no es un valor en alza, ha sido todo un placer dar con una persona, en este caso un cura salesiano y profesor de Maestría, que conoce muy de cerca el movimiento asociativo barakaldés ya que viene formando parte del mismo desde los años anteriores a la "transición". Humanidad, ternura y deseos de utopia son los sentimientos que produce una breve charla con este particular pregunero. Afirma que se defiende como "un gato panza arriba" en su labor de pregonero...aunque la realidad es muy diferente.
Iragarria zegoen moduan Ezker abertzaleak mobilizazioa burutu zuen igarotako igandean "Frontón barakaldés" eraikinaren aurrean. Bertan Barakaldoko udalak Espainia eta Holandaren arteko norgehiagoka ikusteko pantaila erraldoia kokatu baitzuen. Makina bat herritarrek egin zuten bat deialdiarekin eta 19.30ak aldera frontoi aurreko espaloia jendez gainezka zegoen, nazioa garela eta kirol selekzio ofizialak aldarrikatuz. Ikurriña ugari ikus zitezkeen protestan eta baita makina bat kamiseta laranja eta berdeak.
Hona hemen "Abertzale Sur" taldeko kideei harturiko audioa Deskargatu audioa
Hementxe duzue Txiki Castaños, Barakaldoko Ezker abertzaleko udal taldeko kidearen adierazpenak Deskargatu audioa