Xoxoak beleari ipurbeltz Inprimatu E-posta
(5 aupada)
2010-02-06
Image
KOLABORAZIOA

Igor Mera - ESK sindikatuko kidea
Las últimas ocurrencias de la concejala de acción social en el Ayuntamiento de Barakaldo han motivado la colaboración que publicamos a continuación. Igor, miembro de ESK, se reafiere en esta ocasión a la interpelación que la edil del PSE realizó esta pasada semana a toda la ciudadanía barakaldesa para actuar a modo de inspectores con respecto a las personas que reciben algún tipo de ayudas sociales. Según el sindicalista, se trata de una torpe maniobra para tratar de ocultar la reducción de presupuesto en materia social para el año 2010.

Gaurkoan (Otsailak 5) zur eta lur geratu naiz egunkariak zekarren albistea irakurtzean. Izan ere Barakaldoko Udaletxeko Gizarte Ekintzarako Zinegotzia den Amaya Rojasek hiritarren inplikazioa eskatu du gizarte laguntzak jasotzen duten pertsonen kontra aritzeko. Bere esanetan jende asko erreta omen dabil subsidio hauen inguruan gertatzen diren iruzurrekin. “1984” eleberriaren edo beste garai ilunago baten ereduak jarraituz politikariek pertsona oro zelatari eta salatzaile bihurtu nahien dabiltza.
 
Maniobra zikin honen atzean dagoena Udaletxeak 2010rako premiazko egoerei aurre egiteko dirulaguntzen (GPLak) kopuruan aurreikusi duen murrizketa estaltzea nahi dute. Izan ere, 2009 Barakaldoko udal gobernuak 2,16 miloi euro bideratu bazituen eginbehar honetarako (2.400 eskaerei aurre egiteko), aurten miloi bakarra jarri mahaigaineratu du; noiz eta betikook, hots, langabeek, emakumeak, gazteek, etorkinek,... krisialdiaren alderik bortitzena pairatuko dugun urtean. Beraien diskurtsoa ulerterraz bezain arriskutsua da: nola bideratuko dugu diru gehiago GPLtarako txiroek lapurtu baino ez baldin badute egiten. Hala ere arazoa da diskurtso hau, tamalez, jendearengan gero eta hedatuago dagoela; argi bezain tinko aurre egin behar diegu.
 
Gaur egun txirotasun eta bazterketa sozialari aurre egiteko muntatuta daukaten sistema, betebehar guztiak ez babesteaz gain, oso korapilatsu eta ulertezina da. Bizitza duin bat lortzeko beraien eskubide sozialak gauzatu nahi dutenek mila traba aurkitzen dituzte egin behar duten ibilbidean: araudi konplexuak, baldintza estuak,  botere eza funtzionarioen aurrean, epealdi luzeak itxaron behar, dirua berandu jaso,... Zer da eta zer ez da sistemari tranpa egitea? Nik, pertsonalki, ez daukat batere argi. Jo dezagun gaur egun abian dagoen araudia zilegi dela, orduan jasotzaileen artean iruzurgileren bat edo beste onartu beharko genuke, baina, halere zenbat iruzurgile beharko genituzke Zinegotzi bakar batek urtean kobratzen duena eskuratzeko? Kalkuluak bakoitzak egin ditzan.
 
Gure herria azken hamarkadan ahaztuta genituen langabezi eta txirotasun tasak pairatzen ari da, eta bestalde gero eta agerikoago azaltzen ari den hainbeste urteetan PSEk gidatutako udal gobernuaren ustelkeri maila. Testuinguru honetan, gizartea nahastu nahiean, xoxoak beleei ipurbeltz. Ez gaitzaten engaina, ez ditzagun txiroak bizirauteagatik kriminalizatu, ez dezagun gure begirada ezer ez dutenenei bideratu. Beti bezala aztertu dezagun aldez aurretik boteretsuen interes eta ekintzak, zeren eta horien atzean aurkituko dugu egiaren zatirik handiena.
 
Zorionez herri honetan bagaude bidegabekeria hauei aurre egin nahi diegun pertsona zein eragileak; aspaldidanik bagabiltza elkarlanean gaurko oldarraldi honek gure borrokan gehiago estutzeko parada bihurtu behar dugu.
 
 
Comentarios
Añadir nuevo
Txirotasuna delitu?  - Ladrones son ellos y ellas...   |2010-02-06 11:07:26
Tienes razón Igor, es cierto que la criminalización de la pobreza ha avanzado junto con el descenso de la
pertenencia de clase...hasta el punto de asumir como ciertos bulos rancios que hacen recaer toda la
responsabilidad de la falta de recursos sobre las capas más desfavorecidas de la población. Es lamentable lo
de esta gente que por otro lado se dicen socialistas...Una autñentica burla, sin entrar al asunto de los 67
tacos...No tienen nombre. Bueno si lo tienen pero prefiero callarme...
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
Código UBB:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."





Digg!Del.icio.us!Zabaldu.comBildu.netGoogle!Facebook!Technorati!Yahoo!Free social bookmarking plugins and extensions for Joomla! websites!
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

herriKolore Irratian

Agenda

Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Talleres ciudadanos Mugitzen
iraila 11, (09:00)

Kexa Potea

kexapotea

HK Sare Sozialetan

twitter facebook

HerriKolore deiak

Astero-astero zure postontzian herriKolore buletina.
Si quieres recibir nuestro boletín de noticias semanal, mandanos estos datos.




E-posta




HerriKolore

kontaktua
Harremana               Bideo-Argazki  

herriKolore
Aurkezpena                  Presentación


copyleft
informazio askea

firefox
HerriKolore