Hemen gara beste behin ere. Ihauterietan murgilduta gaude egunotan, horragatik hain zuzen ere eman nahi izan diogu irratsaioari koloredun maskara, mozorro eta alaitasun giroa...! Maskara atzean iskutatzen omen gara ohiko egunetan egitera ausartzen ez garena egiteko...Gu ostiralero egiten duguna errepikatzera gatoz! Asteko berririk aipagarrienak ironia puntu batekin zabalduko ditugu, elkarrizketa interesgarriak burutuko ditugu, musika pixgarria entzungo dugu eta kontrainformazioarekin disfrutatuko dugu haurren modura, neurririk gabe! Oraingoan ordea ihauterien ispirituak hartu gaitu...eta "Maskarrada" musika taldea ekarri dugu gurera beren egitasmoen berri izateko...Jantzi itzazue maskarak eta batu zaitezte uhin koloretsuen dantzara! Iuffiiii...!