Dozenaka gizon bildu dira Santurtzin sexismorik gabeko jendartea aldarrikatzeko Inprimatu E-posta
(4 aupada)
2008-10-12
Image
Atzo, urriak 11, arratsaldeko 13:00etan, Santurtziko Parke Nagusian, “Gizon Kale Agerpena” burutu zen. Han, dozenaka gizon batu ziren pasa den igandean Docca David emakume gaztearen erailketa matxista salatzeko eta berdintasunean oinarritutako jendartea aldarrikatu nahian. Hala zioten zeramatzaten kartelen leloek: “Sin sexismo mejor”, “Gizonak bat”, “Gizontasuna ≠ Matxismoa”…



Deskargatu: iñakikasares.mp3

Gizon kale agerpen honen helburu nagusia  Iñaki Kasaresen, ekimen honen bultzatzaileetariko baten esanetan, gizonei indarkeria eta jarrera matxistekin ados ez daudela aldarrikatzeko aukera ematea izan da.

Elkarteratzean banatu zen esku-orria hildo beretik zihoan: “orain arte nahiko isilik egon gara” irakurri ahal zen “baina iritsi da garaia aurrera pausoak egiteko, elkarrekin bilduz norbere seximoa ezabatzeari ekiteko, matxismoaren erasoak geldiarazten egaiatzeko, pertsona guztiok, gizon zein emakume, berdintasunean , elkartasunean biziko garen gizarte eredu berria eraikitzeko”.

Bestalde, elkarteratze honetan bildutako zenbait gizonek goizean egin zen “Gizon Biltzarrean” parte hartu zuten. Han matxismoaz eta balizko irtenbideez mintzatu ziren. Eta interesa daukan gizon guztiontzako hurrengo deialdiaren data finkatu zuten, datorren azaroaren 8an arratsaldeko 4etan Santurtziko Udal Euskaltegian, hain zuzen.


Kontzentrazioan banatutako esku-orriaren testu osoa:

Gizon hori, Docca David emakume gaztea erail du senarrak geure herrian, jakingo duzunez. Izugarria da. Beste erailketa matxista bat gehiago. Bostgarrena aurten Euskal Herrian.

Horrelakoetan bihotza txikitzen zaigu, eraildakoa eta familia gogoan; geure beroa eta elkartasuna helarazi nahi diogu.

 Bestetik, erailtzailea edo tratu txarren eman dituen gizona jomugan jartzen dugu amorru biziz gizonok ere, haren errua eta arazoa delakoan.

Baina, erasotzaile edo erasotuaren arazoa da soilik? Ez horixe! Gizon guztiona ere bada, gizarte osoarena den bezala. Gutxi-asko, gizon gehien-gehienok daukagu sexismoa eta biolentzia sartuta barruetan. Sexismoa sinisteko mailak daudela besterik ez da kontua.

Benetako arazoa ez da gizon batzuek kontrola galdu eta izurrikeriak egitea. Benetako arazoa da halako gertaerak eta denon sexismoa sortzen eta iraunarazten dituen gizarte eredu sexista.

Errudun sentitu behar dugu gizonok geure sexismoagatik? Ez, noski! Gutako inor ez zen ez sexista ez matxista jaio. Gizarte sexistak gogor baldintzatu gaitu, bai, bere gizon eredu nagusia geurea egin dezagun.

Ez gara gure sexismoaren errudunak, baina geure jokaeren eta jarreren erantzunkizun osoa dugu. Geure erantzukizuna da  barneratu dugun sexismoa ezabatzea geure baitatik eta gizarte osotik ere, denon onerako.
Gero eta gizon gehiago ohartu gara sexismoak guri ere bizitza izorratzen digula, nahiz eta erraztasun batzuk ematen dizkigun. Seguraski zeu ere ohartu zara horretaz.

Orain arte nahiko isilik ego gara, baina iritsi da garaia aurrera pausoak egiteko, elkarrekin bilduz norbere seximoa ezabatzeari ekiteko, matxismoaren erasoak geldiarazten egaiatzeko, pertsona guztiok, gizon zein emakume, berdintasunean , elkartasunean biziko garen gizarte eredu berria eraikitzeko.

Sexismoa alboratu eta ondo bizi, gizona!

Comentarios
Añadir nuevo
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
Código UBB:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."





Digg!Del.icio.us!Zabaldu.comBildu.netGoogle!Facebook!Technorati!Yahoo!Free social bookmarking plugins and extensions for Joomla! websites!
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

herriKolore Irratian

Agenda

Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Talleres ciudadanos Mugitzen
iraila 06, (09:00)
Talleres ciudadanos Mugitzen
iraila 07, (15:30)
Talleres ciudadanos Mugitzen
iraila 08, (15:30)

Kexa Potea

kexapotea

HK Sare Sozialetan

twitter facebook

HerriKolore deiak

Astero-astero zure postontzian herriKolore buletina.
Si quieres recibir nuestro boletín de noticias semanal, mandanos estos datos.




E-posta




HerriKolore

kontaktua
Harremana               Bideo-Argazki  

herriKolore
Aurkezpena                  Presentación


copyleft
informazio askea

firefox
HerriKolore