Azken urteotako manifestaldirik jendetsuena euskal preso politikoen eskubideen defentsa Inprimatu E-posta
(2 aupada)
2009-01-04
Image
Euskal Herri osotik iritsitako milaka eta milaka lagunek parte hartu zuten atzo Etxerat elkarteak deituriko nazio mailako manifestazioarekin. Aspaldi ez bezalako jendetza bildu zen Bilboko kaleetan.
Gogoratu beharra dago atzo arratsean bildu zen jendetza ulertzeko, PSOEren gobernuak errepresio marka guztiak hautsi dituela preso politikoen kopurua 764ra igoz.

Manifestazioaren argazki ugari gure galerian: 09-01-03 Etxerat manifestaldia


Bilboko Brankak egindako bideoa

Etxerat-ek egindako deialdiari erantzunez, milaka lagun batu dira gaur arratsaldean Bilbon euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko. 17:45 inguruan abiatu da manifestazioa Aita Donostia plazatik; kriseiluak -Etxerat-en ikurra horixe da- daramatzaten bi lagunek ireki dute segizioa: Santos Sagardui Jose Mari Sagardui presoaren aita zen bat eta Mari Jose Villeites Aitor Herreraren ama bestea. Haien atzetik, Euskal preso eta iheslariak etxera jartzen zuen pankarta handia, eta presoen argazkiak zeramatzaten senide eta lagunak bosta zutabetan banatuta.

Ondoren joan da manifestazioaren leloa idatzia zuen pankarta: Heriotza zigorrik ez! Bizi arteko zigorrik ez! Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira!. Pankarta horren atzetik, berriz, milaka eta milaka herritar. Antolatzaile eta lekukoen arabera, azkenaldian Bilbon egin den manifestaziorik jendetsuena izan da gaurkoa. Esate baterako, 18:30ean Zabalburun zegoen manifestazio burua baina oraindik jende asko zegoen Aita Donostia plaza inguruan abiatu ezinik. 19:20tan iritsi da manifestazio burua ibilbide amaierara, Bilboko udaletxe aurrera.

Ertzaintza eta Guardia Zibila nabarmendu dira eta eragozpenak besterik ez dituzte jarri. Biek ala biek neurriz kanpoko kontrolak ezarri dituzte bai autopistan (Guardia Zibila) bai Enekurin (Ertzaintza).

Milaka herritarrekin batera ekimenarekin bat egin duten alderdi, sindikatu eta gizarte taldeetako ordezkariek parte hartu dute manifestazioan. Besteak beste, ezker abertzaleko Arnaldo Otegi, Nekane Erauskin eta Jone Goirizelaiak eta LABeko Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak. Rafa Diez aipatu sindikatuko idazkari nagusi ohia ere manifestazioan izan da.

Izan ere, eragile ugarik egin dute bat deialdiarekin: ezker abertzaleak, Aralarrek eta ABk; ELA, LAB, ESK, EILAS eta EHNE sindikatuek eta gizarte eragile ugarik. Besteak beste, Lokarrik, Bilgune Feministak, Elkartzenek, Askapenak, Komite Internazionalistek, EHGAMek, Emunek, zein Kristau Elkarte Herritarrek. Halaber, hainbat idazle, bertsolari eta kirolarik agertu diote atxikimendua Etxerat-en ekimenari.
Comentarios
Añadir nuevo
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
Código UBB:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."





Digg!Del.icio.us!Zabaldu.comBildu.netGoogle!Facebook!Technorati!Yahoo!Free social bookmarking plugins and extensions for Joomla! websites!
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

herriKolore Irratian

Agenda

Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Talleres ciudadanos Mugitzen
iraila 06, (09:00)
Talleres ciudadanos Mugitzen
iraila 07, (15:30)
Talleres ciudadanos Mugitzen
iraila 08, (15:30)

Kexa Potea

kexapotea

HK Sare Sozialetan

twitter facebook

HerriKolore deiak

Astero-astero zure postontzian herriKolore buletina.
Si quieres recibir nuestro boletín de noticias semanal, mandanos estos datos.




E-posta




HerriKolore

kontaktua
Harremana               Bideo-Argazki  

herriKolore
Aurkezpena                  Presentación


copyleft
informazio askea

firefox
HerriKolore