Bilboko Udalaren euskararen aurkako gurutzadaren kapitulo berria Inprimatu E-posta
(0 aupada)
2009-01-21
Image
Dagoeneko jakingo duzuenez Bilboko Udalak "Kafe Antzokia" Bilboko areto ezaguna itxiarazi du urtarriletik otsailera bitartean, 2008ko martxoan baimendutako aforoa goratzeagatik.

Igarotako Martxoan udaltzainak Antzokira gerturatu ziren, goizaldeko 5ak aldera jendearen kontaketa burutu asmoz. Jende kopurua baimendutako aforoaren halako bi izanda, Kafe Antzokiko arduradunei notifikazioa helarazi zieten. Bertako langileek adierazi dutenez, data horretatik aurrera Antzokian neurri bereziak hartu dira aforoa eta sartu-irtenak kontrolatze aldera.

Euskaltzaleek jakinarazi dutenez, Antzokiaren jarduna ez da gau/parrandara mugatzen, goizez kafetegia da, eguerdi-arratsaldean jatetxe eta gauena kontzertu-gune. "Bilboko eta inguruko euskaldunok euskadunok topaleku ere badugu!" adierazi dute.

Aforo murritzegia eskeini du Udalak, tamaina bereko begirunearen islada 

Elkarte euskaltzaleko arduradunek diotenez, "Udalak 420 pertsonako aforoa baimentzen dio Antzokiari eta kopuru hori ez dator bat Antzokiak duen aforo errealarekin". Datu zehatza eskaini dute ulertarazteko: Iaz, 2008ko abenduan, trimestre bukaeran  afaria antolatu genuen Kafe Antzokian; bertan 350 lagun bildu ginen, eserita bapo eta eroso afaldu genuen kriston mahai luzeetan, beraz, 420 lagun erraz asko gal daitezke gauean!

Bilboko Udalaren borondate urria

Euskaltzaleek auzia konpondu asmoz deialdi zuzena egin diete Bilboko Udaletxeko arduradunei: "Ulertu beharra dugu udalaren aldetik auzia konpontzeko borondaterik ez badago, Antzokia, ezagutzen dugun betiko Antzokia desagertu egingo zaigula. Akabo kontzertuak, ekitaldiak… promotoreek ez baitute ezelango asmorik 420 pertsona bilduko dituen aretoan ezer antolatzeko".

"Kafe Antzokia martxan!" adierazpena
Hortaz Udalari, Bilbori eta euskarari horrenbeste onura egiten dion Antzokia ekonomikoki bideragarria izan dadin aforoaren igotzea beharrezkoa dutela, eta hori larrialdi irteera berria eginez konponduko luketela adierazi diote. Obra horretarako Udalaren baimena beharrrezkoa da, eta oraingoz ukatu egin digu!
Obrarik eta aforoa goratu ezean akabo Antzokia!!! Baina auzia are larriagoa dela ohartarazi dute Antzokiko lagunek. kontuan hartu behar dugu kafe antzokiak "Bilbo hiria" irratia , umegune-ludoteka, ibaizabal telebista, konpartsa eta beste hainbat ekitaldi "hornitzen" dituela. Kafe antzokiaren etekin ekonomikoei esker, berez erabat defizitarioak diren kultur jarduera horiek egingarriak dira.
Langileek kezka handia adierazi dute izan ere, ondorioen artean, langile askoren lanpostua galtzea baitago.
Igarotako ostiralean, "Kafe Antzokia Martxan!" adierazpena publiko egin eta herritarren aldekotasuna biltzen arituko dira egunotan http://www.kafeantzokia.com webgunean.

 

 
Comentarios
Añadir nuevo
Escribir comentario
Nombre:
Email:
 
Website:
Título:
Código UBB:
[b] [i] [u] [url] [quote] [code] [img] 
 
 
Por favor introduce el código anti-spam que puedes leer en la imagen.

3.26 Copyright (C) 2008 Compojoom.com / Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved."





Digg!Del.icio.us!Zabaldu.comBildu.netGoogle!Facebook!Technorati!Yahoo!Free social bookmarking plugins and extensions for Joomla! websites!
 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

herriKolore Irratian

Agenda

Iraila 2010 Urria 2010
As As As Os Os La Ig
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Talleres ciudadanos Mugitzen
iraila 08, (15:30)
Talleres ciudadanos Mugitzen
iraila 11, (09:00)

Kexa Potea

kexapotea

HK Sare Sozialetan

twitter facebook

HerriKolore deiak

Astero-astero zure postontzian herriKolore buletina.
Si quieres recibir nuestro boletín de noticias semanal, mandanos estos datos.




E-posta




HerriKolore

kontaktua
Harremana               Bideo-Argazki  

herriKolore
Aurkezpena                  Presentación


copyleft
informazio askea

firefox
HerriKolore